Hernaniko taldea garaile Mojategiko zelaian
Errege Kopako aurre-fasearen barruan, Ohorezko B mailako bi taldeen norgehiagoka ikusteko aukera egon zen asteburuan Mojategin. Bertan lehiatu ziren eta Durango eta Hernaniko taldeak. Oraingoan Gipuzkoako taldea garaile suertatu zen 10-55ko emai-tzarekin. Durangorekin batera Arrasateko hiru jokalarik jokatu zuten, Arriaran, Heriz eta Gorrion. Bizkaitarrak ez zuten ondo hasi norgehiagoka. Konturatu bezain laster, Hernaniarrak bi entsegu lortu zituzten markagailua 0-14an jarriz. Etxekoek erreakzionatu egin zuten eta 5-14 emaitza lortu zuten. Hala ere, Hernaniko taldeak eran-tzun egin zion Durangori beste bi entsegurekin, 5-26 emaitza lortuz. Atsedenaldia eta gero, nahiz eta markagailuan urreratu Hernanikoak lortu zuten garaipena.
Ohorezko jokalarien ondoren, Igor Isasiren mutilak zelairatu ziren Mojategin, Zarautz aurrez aurre zutela. 36-0 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka, beraz arrasatearrak izan ziren garaile.
Hortaz, bi puntu lortu dituzte bigarren fase honetan, azkenaurreneko postuan kokatuz. Lau jardunaldi eta gero, La Única taldea kokatzen da lehen postuan, 20 punturekin, Construcciones Rivago, bigarrenean, 15 punturekin eta Hernani, hirugarrenean, 9 punturekin.

Orio eta Zarautz garaile Oria ibaian
Giro ezin hobean joan zen atzo Aginagako Trainerilla txapelketa. Oria ibaiko uretan eguraldi bikaina lagun izan zuten arraunlariek nahiz ibai bazterrera arraun proba hau ikustera gerturatu zirenek eta emozioa ere izan zen atzoko lehian. Orio emakumezkoetan eta Zarautz gizonezkoetan izan ziren garaileak.
Emakumezkoen trainerilla txapelketarekin hasi zen atzoko Saioa. Lau talde izatekoak ziren, baina San Juaneol huts egin ondoren Orio, Hibaika eta Getaria taldeen arteko lehia ikusteko aukera izan zen. Lehen biak izan ziren lehen txandan eta hirugarrena bakarrik aritu zen bigarren txandan zozketa bidez hala erabakita.
Ohiko ibilbideari aurre egin behar izan zioten hauek ere, ibaian gora eta behera 4 ziaboga emanez eta azkenean Orio izan zen denbora onena markatu zuena. 9 minutu eta 35 segundoko marka egin zuen, emakumezkoentzat antolatutako hirugarren Aginagako Trainerilla txapelketa eskuratuaz. 9.55 egin zuen Getariak eta 10.12 Hibaikak.
Gizonezkoen IX. Trainerilla txapelketan sei ontzi parte hartzekoak ziren, baina Hondarrabia eta Donostia ez ziren bertan izan eta Orio, Aginaga, Zarautz eta Aiako ontziak izan ziren lehian. Aginaga eta Orio izan ziren lehen txanda jokatu zutenak eta lehia estua izan zen bien artean. Lanerditan denbora berean ziren eta probaren amaieran oriotarrak izan ziren nagusi 3 segundoz.
Bigarren txandan irten zen Zarautzek, ordea, aurreko bi taldeen marka guztiak hautsi zituen. Aiako ontziarekin batera irten ziren, baina hasi eta bukatu abiada bizian egin zuten.
Honela bada, Zarauzko ontziak eskuratu zuen atzo IX. Aginagako Trainerilla txapelketako bandera 8 minutu eta 25 segundoko denborarekin. Aia eta Orioren artean ere lehia estua izan zen denboretan eta lehenengoak sailkatu ziren2. postuan eunen gutxi batzuengatik. 8.46 egin zuten bi taldeek. 4. postua, berriz, Aginagako ontziarentzat izan zen, 8.49ko denborarekin.